Tailerrak

Hezkuntza proiektu honen helburu nagusia haurrak gustora sentiaraztea da.
Beraien interes sortzaileak asetzen laguntzen diet eta, aldi berean, materiala eta tresnak erabiltzen ikasten dugu, betiere bakoitzaren erritmoa eta dinamika errespetatuz.

Haur bakoitzaren txinparta zirikatzea gustatzen zait, eta batez ere naturaltasuna dut maite. Gora artista txikiak!!


BALA – Bilboko Arte Liburu Azoka | BILBO
– Liburu berria
– Pop-up etxea
– Formak osatuz

FORONDA KULTUR ETXEA | ZUMAIA
Ikasturte osoko ikastaroak dira, astean ordu erdiko saio bat izaten da eta 5-12 urte bitarteko 12 haur hartzen ditugu gehienez.

ARTEZALEAK | ZARAUTZ
Sorkuntza eta esperimentazio tailerra. Astean ordu eta erdiko saio bat. Collageak, ipuinak, txotxongiloak, paperezko antzerkiak…

ARTIUM – Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa | GAZTEIZ
Familientzako tailer berezia. Liburu hedagarriak.

CRISTINA ENEA Fundazioa | DONOSTIA
‘Berrerabilerak’ erakusketan egindako tailerra… Erabilitako materiala; zapata-kaxak, aldizkariak, papereztatzeko papera, soka… Tailerra ideia berrietara irekita dago, material berrerabiliak erabili eta horrekin disfrutatzea da helburua.